BELAUNALDIAK AUZOLANEAN

2023ko martxoaren 25ean landaketa-jardunaldi bat egin genuen Muxikako Eskolako Ikasleen Gurasoen Elkartearekin. Egun atsegina izan zen, eta adin guztietako 44 boluntario bertaratu ziren.

Gerekizko lursailetan 170 zuhaitz eta zuhaixka autoktono landatu ziren auzolanean Muxikako etorkizuneko baso honetarako.

Jardunaldian zehar, basoei buruzko dibulgazio-lana egin zen, haien kontserbazioaren garrantziaz eta ekosistema horien osasunaren, planetaren osasunaren eta gurearen arteko harremanaz.

Era berean, gizarte zibila inplikatzearen garrantziaz hitz egin genuen, batez ere tokiko mailan eta ere haurrak, horiek jasoko baitute ondare hori.

Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak kudeatzen dituen Next Generation funtsen laguntzei esker egin zen.