Lurgaia Fundazioa modu askotan lagundu dezakezu, bai partikularra bazara, bai enpresa edo erakunde batekoa bazara
EGIN ZAITEZ BAZKIDE
Partikularra izan edo enpresa bateko kide izan, bazkide bihur zaitezke, aukeratzen duzun urteko kuota ordainduta. Funtsak kontserbaziorako lurrak erosteko erabiliko dira.
KONPENTSATU ZURE EMISIOAK
Bai maila pertsonalean, bai enpresa-mailan, gure joan-etorriek eta eguneroko beste jarduera batzuek CO2 isuriak sortzen dituzte eta aldaketa klimatikoa eragiten dute.
Zer egin dezakezu? Lehenenik, saiatu murrizten, eta ezinbestekoak direnak, zuhaitzak landatuz konpentsa ditzakezu, karbonozko “bahitzaileak” baitira.
Ez da hain erraza, baina guk oso erraz jartzen dizugu.
BASO BONUAK
Opari bat zuretzat edo norbaitentzat: baso zati txiki bat. Lursailen erosketa berriak finantzatzeko bonu bat. Postal elektroniko bat bidaliko dugu elkartasun keinu horren oroigarri gisa.

PARTE HARTU ZURE BORONDATEZKO LANAREKIN
Harpidetu zaitez gure posta-zerrendara, eta deialdiak bidaliko dizkizugu boluntariotza-jardunaldietara, txangoetara, hitzaldietara…
EGIN DOHAINTZA
Dohaintza bat egin dezakezu edo gure mikromezenasgo-kanpainetan parte har dezakezu. Edozein ekarpena ongi etorria izango da. Lortutako funtsak lurren erosteketarako erabiliko dira, kontserbaziorako.
Dohaintza egin nahi duzu?
Bete zure datuak

LAGA ZURE LURSAILAREN ERABILERA
Lursail baten jabea bazara eta baso bihurtzea nahi baduzu, onura ekonomikorik atera gabe, ZAINTZA-AKORDIO bat sina dezakegu. Berreskuratu eta/edo kontserbatu egingo dugu, baina haren jabe izaten jarraituko duzu.

UDALA BABESLEA
Formula horren bidez, Lurgaia Fundazioak udalerriko eremu natural batean beharrezkoak diren kontserbazio- eta berreskuratze-jarduerak egiten ditu, eta, gainera, aholkularitza, ingurumen-hezkuntza, Zuhaitzaren Eguna bezalako jardunaldien antolaketa eta biodibertsitatea hobetzeko eta dibulgatzeko beste jarduera batzuk eskaintzen ditu.
Era berean, udalerriko lurretan lur-zaintza akordioak sina ditzakegu, Fundazioak abian dituen programekin lan eginez, hala nola, Quercus Programa baso autoktonoa berreskuratu eta kontserbatzeko.
ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK
Udalak, mankomunitateak, administrazio-batzarrak, aldundiak eta izaera publikoko beste forma juridiko batzuk biodibertsitatearen alde lan egiteko erabil daitezkeen baso-lurren jabeak dira.
Administrazioak eta gizarte zibilak elkar lagundu behar dute natura-ingurunea kontserbatzen eta berreskuratzen. Hainbat kogestio-formula mantentzen ditugu udalekin eta beste erakunde publiko batzuekin, zaintza-akordioen bidez.
JARAUNSPENA ETA LEGATUA
Utzi dezakezun aztarnarik onena.
Lurgaia Fundazioa sar dezakezu zure testamentuan. Ingurumena zaintzen jarraitzeko, jada ez zaudenean.
Edo zure lurrak utzi ditzakezu etorkizuneko basoak izan daitezen eta betiko zain ditzagun.
Hala bermatzen dute Fundación Lurgaia Fundazioaren estatutuek eta Fundazioen Legeak.