Opari ezberdina egin nahi duzu?

BASO BONUAK

Opari bat zuretzat edo zuk nahi duzunarentzat eta, batez ere, opari bat planetarentzat.

Zure laguntzarekin, hektarea gehiago erosi, zaharberritu eta babestuko ditugu, etorkizuneko baso bihurtzeko.

Ordainketa egin ondoren, posta elektronikoz postal bat bidaliko dizugu inprimatu edo posta elektronikoz edo whatsapp bidez bidal dezazun.

Erosi zure 10, 25, 50edo 150 euroko bonua.

Kopuru handiagoa nahi baduzu, kontaktatu.

OHARRA: kontutan hartu posta elektronikoa eskuz bidaltzen dugula zure bonoekin. Lan-ordutegitik kanpo, baliteke berehala ez iristea.

Zure erosketarekin, dirua biltzen lagunduko duzu hektarea berriak eskuratzeko. Hektarea horiek zaintzapean dauden lursailak izango dira, fundazioak dagoeneko hainbat eremutan dituen lursailekin bat eginez.

Horrek esan nahi du ez direla inoiz ustiapen komertzialerako erabiliko, eta soil-soilik espezie autoktonoen basoak sortu eta kontserbatzera bideratuko direla. Lurgaia Fundazioaren legezko estatutuek eta fundazioen legeak bermatzen dute hala izatea eta betiko izatea.