ZUHAITZ EGUNA EIBARREN

Eibarko Udalaren eskutik eta Eibarko Baso Biziak elkartearen laguntzarekin, Urko mendiko Pagaegikorta basoa berreskuratzeko proiektuarekin jarraituko dugu.

Goiz zoragarri bat emango dugu landatzen eta ikasten, eta amaieran hamaiketako agroekologiko batez gozatuko dugu.

? Bi topagune egongo dira:

> 8:30etan Eibar Kirol Elkartean, Toribio Etxebarria Kalea, 16.HEMEN.4,5 km-ko ibilbide errazean igoko gara oinez.

> Edo nahiago ba duzu, 10:00etan Urkora igotzeko aparkalekuan, Izuan. HEMEN.

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

Lehenengo topagunea: Eibar Kirol Elkartea (Nahiago baduzu, 10:00etan Urkora igotzeko aparkalekuan, Izuan.)

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

—Laguntzaileak —