ZUAHITZ EGUNA Soraluzen

Igandean Soraluzera goaz landatzera.

Soraluzeko Udalaren eta Soraluzeko Baso Biziak elkartearen laguntza dugu eta AEKrekin bat egingo dugu KORRIKA KULTURALAREKIN.

Hamaiketakoa egongo da goizaren amaieran, indarrak berreskuratzeko. Ez bazara geratuko, abisatu izena ematean.

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

9: 00etan Urkia Zelain geratuko gara, Soraluzeko San Andres auzoan.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

—Laguntzaileak —