Fundación Lurgaia Fundazioa modu askotan lagundu dezakezu, bai partikularra bazara, bai enpresa edo erakunde batekoa bazara

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Partikularra izan edo enpresa bateko kide izan, bazkide bihur zaitezke, aukeratzen duzun urteko kuota ordainduta. Funtsak kontserbaziorako lurrak erosteko erabiliko dira.

KONPENTSATU ZURE EMISIOAK

Bai maila pertsonalean, bai enpresa-mailan, gure joan-etorriek eta eguneroko beste jarduera batzuek CO2 isuriak sortzen dituzte eta aldaketa klimatikoa eragiten dute.
Zer egin dezakezu? Lehenenik, saiatu murrizten, eta ezinbestekoak direnak, zuhaitzak landatuz konpentsa ditzakezu, karbonozko “bahitzaileak” baitira.

Ez da hain erraza, baina guk oso erraz jartzen dizugu.

BASO BONUAK

Opari bat zuretzat edo norbaitentzat: baso zati txiki bat. Lursailen erosketa berriak finantzatzeko bonu bat. Keinu solidario horren oroigarri gisa, postal bat bidaliko dugu nahi duzun pertsonaren izenean.

ENPRESAK ETA BIODIBERTSITATEA

PARTE HARTU ZURE BORONDATEZKO LANAREKIN

Harpidetu zaitez gure posta-zerrendara, eta deialdiak bidaliko dizkizugu boluntariotza-jardunaldietara, txangoetara, hitzaldietara…

EGIN DOHAINTZA

Dohaintza bat egin dezakezu edo gure mikromezenasgo-kanpainetan parte har dezakezu. Edozein ekarpena ongi etorria izango da. Lortutako funtsak lurren erosteketarako erabiliko dira, kontserbaziorako.

Dohaintza egin nahi duzu?

Erraza, klik batzuk eta listo

Bete zure datuak

Sakatu dohaintzako botoia. Erraza eta azkarra da.








He leído y acepto la política de privacidad

LAGA ZURE LURSAILAREN ERABILERA

Lursail baten jabea bazara eta baso bihurtzea nahi baduzu, onura ekonomikorik atera gabe, ZAINTZA-AKORDIO bat sina dezakegu. Berreskuratu eta/edo kontserbatu egingo dugu, baina haren jabe izaten jarraituko duzu.

UDALA BABESLEA

Formula horren bidez, Lurgaia Fundazioak udalerriko eremu natural batean beharrezkoak diren kontserbazio- eta berreskuratze-jarduerak egiten ditu, eta, gainera, aholkularitza, ingurumen-hezkuntza, Zuhaitzaren Eguna bezalako jardunaldien antolaketa eta biodibertsitatea hobetzeko eta dibulgatzeko beste jarduera batzuk eskaintzen ditu.

Era berean, udalerriko lurretan lur-zaintza akordioak sina ditzakegu, Fundazioak abian dituen programekin lan eginez, hala nola, Quercus Programa baso autoktonoa berreskuratu eta kontserbatzeko.

ADMINISTRAZIO PUBLIKOAK

Udalak, mankomunitateak, administrazio-batzarrak, aldundiak eta izaera publikoko beste forma juridiko batzuk biodibertsitatearen alde lan egiteko erabil daitezkeen baso-lurren jabeak dira.

Administrazioak eta gizarte zibilak elkar lagundu behar dute natura-ingurunea kontserbatzen eta berreskuratzen. Hainbat kogestio-formula mantentzen ditugu udalekin eta beste erakunde publiko batzuekin, zaintza-akordioen bidez.

JARAUNSPENA ETA DOHAINTZA

Utzi dezakezun aztarnarik onena.

Lurgaia Fundazioa sar dezakezu zure testamentuan. Ingurumena zaintzen jarraitzeko, jada ez zaudenean.

Edo zure lurrak utzi ditzakezu etorkizuneko basoak izan daitezen eta betiko zain ditzagun.

Hala bermatzen dute Fundación Lurgaia Fundazioaren estatutuek eta Fundazioen Legeak.