Orain bai, azken jardunaldia!
Asteburu honetan, Ormazabaleko boluntarioekin batera, 900 zuhaitz landatuko ditugu Arburuko lursail berrian, Muxikan, eta iganderako oso ondo etorriko litzaiguke laguntza gehiago. Animatuko zara?
Ormazabaletik hamaiketako agroekologiko batera gonbidatzen gaituzte goizaren amaieran. (Geratu behar ez baduzu, abisatu)
Kokapena (klikatu hemen ikusteko)
9:30ean geratuko gara (gogoratu igandean ordua aldatzen dela) Muxikako Txori Errota jatetxearen aurrean dagoen aparkalekuan eta, handik, lursailera igotzeko antolatuko gara.
- IRAUPENA. Noiz arte: 13:30, gutxi gorabehera
- IZENA EMATEKO EPEA. 28/03/2025
- ZER ERAMAN: Mendiko edo baratzeko botak eta praka luzeak. Euria bada, uretako arropa eta aldatzeko zerbait. Ur nahikoa eraman, ontzi berrerabilgarrian, eta fruta edo zerbait goizerdian indarberritzeko.
- ZAILTASUNA: Aldapa gogorrak, lokatza, sasiak eta beste oztopo batzuk egon daitezke.
Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?
Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.
—Finantzatzen du —