Landaketa Soraluzen

Lurgaia Soraluze

Datorren larunbatean, otsailaren 1ean, Soraluzeko Baso Biziak elkarteak landaketa jardunaldi berri bat antolatuko du Soraluzen.

Erlai errekaren inguruan zaintzapean dagoen lursail batean bertako zuhaitz eta zuhaixkak landatuko ditugu, azaroko landaketari jarraipena emateko.

Anima zaitez goiz ederra auzolanean pasatzera eta dastatu gero gure hamaiketakoa.

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

Soraluzeko Olea zubian geratuko gara eta, handik, kotxe gutxitan antolatuko gara lursailera igotzeko.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

—Laguntzaileak —