Landaketa Muskiritzu-Elgoibarren

Martxoaren 9an, larunbata, Elgoibarko Baso Biziak elkartearekin batera, ELGOIBARen landaketa dugu. Animatu eta lagundu Muskiritzuko mendilerroaren magalean dauden baso autoktonoak zaharberritzen.

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

Mintxetako aparkalekuan, Elgoibarren.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

—Laguntzaileak —