Landaketa Mendatan

Berrekondo lursailean, landatzen jarraituko dugu, baso zati berri honen zaharberritzea osatu arte. .

 

Anima zaitez auzolanean goiza ederra pasatzera eta hamaiketakora ere!

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

Muxikako Ariatza auzoko 1845 autobus geltokiaren ondoko aparkalekuan elkartuko gara eta, handik, auto gutxitan antolatuko gara lursailera hurbiltzeko.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

—Con la ayuda de —