Landaketa Mendatan

Mendatara joango gara, Berrekondo lursailera, berreskuratzen ari garen lursail honetan, zuhaitz gehiago landatzen jarraitzeko.

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

Muxikako Ariatza auzoko 1845 autobus geltokiaren ondoko aparkalekuan elkartuko gara eta, handik, auto gutxitan antolatuko gara lursailera hurbiltzeko.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

— Colabora —