Landaketa LEIOAN

Bolunburun ikusiko dugu elkar, Leioa Transizioan elkartearekin eta Sagarrak talde ekologistarekin batera

Landaketak nola doazen ikusiko dugu eta zuhaitz batzuk gehiago landatuko ditugu baso autoktono txiki bat sortzeko.

BBK Fundazioaren laguntza dugu gure natur ingurunearen aldeko jardunaldi hau antolatzeko.

Hamaiketakoa egongo da amaieran. Ez ba zara geratuko esan izena ematean.

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

Hauxe izango da geralekua.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

—Laguntzaileak —