Landaketa jardunaldia Arrankudiaga – Idurita
Kokapena (klikatu hemen ikusteko)
Arrankudiagako tren geltokiaren aurrean geratuko gara eta oinez igoko gara partzelara (1,5 ordu, gutxi gorabehera)
Igande honetan Arrankudiagara joango gara Sagarrak taldearen eskutik.
Sagarrak taldeko bazkide baten jabetzako lursail batean landatuko dugu.
Lursail hori zaintzan kudeatzen dugu eta aurretik pinu-labore industrial bat zuen. Mozketaren ondoren, ezkutuan zeuden espezie autoktono asko (gurbitzak, hurritzak, urkiak…) hazi egin dira, eta, beraz, birnaturalizazioaren lehenengo partea natura bera egiten ari da.
Lagunduko al diguzu?
- IRAUPENA. Noiz arte: 14:00, gutxi gorabehera
- IZENA EMATEKO EPEA. 17/01/2025
- ZER ERAMAN: botas de monte o de huerta y pantalón largo, en caso de lluvia, ropa de agua y algo para cambiarte, agua suficiente, en envase reutilizable y fruta o algo de picar para media mañana., Jardunaldia amaitzean aperitibo bat egongo da. Ez ba zara geratuko abisatu izena ematean.
- ZAILTASUNA: Aldapa gogorrak, lokatza, sasiak eta beste oztopo batzuk egon daitezke.
Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?
Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Bat 14 urtetik gorako bakoitzeko.
—Laguntzaileak —
