Landaketa Busturian
Beste landaketa bat antolatu dugu datorren larunbaterako. Ekoetxea Urdaibairen eskutik, Busturiako Paresiko gure lursailera joango gara.
Fundazioak duela gutxi erositako lursail bat da, lehen pinua ustiatzeko erabiltzen zena. Orain, lehengoratze-prozesu bati ekingo diogu, galdutako biodibertsitatea eta jatorrizko paisaia berreskuratzen saiatzeko.
Kokapena (klikatu hemen ikusteko)
Arrietatik gertu dagoen aparkaleku honetan geratuko gara (begiratu kokapena) eta ondoren lursaileraino oinez gara.
- IRAUPENA. Noiz arte: 13:30, gutxi gorabehera
- IZENA EMATEKO EPEA. 11/12/2025
- ZER ERAMAN: Mendiko edo baratzeko botak eta praka luzeak. Euria bada, uretako arropa eta aldatzeko zerbait. Ur nahikoa eraman, ontzi berrerabilgarrian, eta fruta edo zerbait goizerdian indarberritzeko.
- ZAILTASUNA: Aldapa gogorrak, lokatza, sasiak eta beste oztopo batzuk egon daitezke. Ez da egokia umeentzat. 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira (aseguru-estaldurarik gabe).
Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?
Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.
—Laguntzaileak —