landaketa Aian
Kokapena (klikatu hemen ikusteko)
Aizarnako plazan geratuko gara
Datorren igandean, otsailak 4an, Gazteluaitzaragoaz landatzera. Ernio – Gazume – Pagoeta – Izarraitz korridore ekologikoaren zati bat berreskuratzen ari gara, Ernio eta Pagoeta artean.
Korridore ekologikoak kontserbazio-estrategiak dira, eremu naturalak lotzen laguntzen dutenak eta faunarentzat oso lagungarriak direnak.
Santa Engrazia baselizan geldialdi bat egingo dugu proiektu hau azaltzeko eta, ondoren, lursailera joango gara gorostiak landatzera eta haritz amerikar batzuk eraztuntzera.
Lagunduko diguzu biodibertsitatea lotzen?
- IRAUPENA. Noiz arte: 13:30, gutxi gorabehera
- IZENA EMATEKO EPEA. 01/02/2024
- ZER ERAMAN: mendiko botak edo baratzekoak eta praka luzea, euria egitekotan, uretako arropa eta aldatzeko zerbait, nahikoa ur, ontzi berrerabilgarrian eta fruta edo jateko zerbait goiz erdirako
- ZAILTASUNA: Aldapa gogorrak, lokatza, sasiak eta beste oztopo batzuk egon daitezke.
Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?
Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Bat 14 urtetik gorako bakoitzeko.
—Laguntzaileak —