Gipuzkoako Foru Aldundiak betoa jarri dio Lurgaia Fundazioak sustatutako ingurune naturala leheneratzeko proiektuari
.

.
Hilabete askotako lanaren eta, batez ere, sortutako ilusio handien ondoren, Gipuzkoako Lurralde Historikoan natura kontserbatzeko eta leheneratzeko proiektu handi bat zapuztu berri du Gipuzkoako Foru Aldundiak, izatez, Lurraldearen ingurumen-osasuna bermatu eta gizarte osoarentzat lan egin behar duen erakundeak berak.
.
290 hektareako finka bati buruz ari gara, Zestoa eta Azpeitia artean dagoena. 2024ko azken hilabeteetan zehar prestatu zen proiektua. Helburua ingurune hori baso bihurtzea zen, hau da, bioaniztasunez beteriko ekosistema sortzea, inolako helburu produktiborik gabe.
Proiektua 2024ko urte amaieran sinatzeko prestatu zen, 2025eko urtarrilean gauzatzen hasteko konpromisoarekin. Proiektuak bertan dauden 250 hektarea konifero exotikoen landaketa (Cryptomeria japonica, Sequoia sempervirens, Pseudotsuga menziesii, Pinus radiata eta Cedrus atlantica) baso bihurtzea, eta bertako espezieez (Fagus sylvatica eta Quercus robur) landatutako 40 hektareak aberastea eta naturalizatzea ekarriko zuen. Eremu hauen erabileraren helburua orain arte, egurra ekoiztea baino ez da izan.
Landaketa horiek, gehienak oso gazteak, kendu ondoren (proiektuaren eremuaren azalera ia erabat moztu ondoren egin ziren, banda marroiaren krisiaren ondoren), helburu bat planteatu zen: 260.000 zuhaitz eta zuhaixka landatzea espezie autoktonoekin, proiektuak iraungo zituen 7 urteetan.
.



.
Proiektuak %100eko finantziazio pribatua zuen, eta azken helburua baso atlantiko misto handia lortzea zen, ekosistema horiek berezko dituzten prozesu ekologiko naturalak berreskuratuz, eta parte-hartze sozialerako eta ikerketa zientifikorako benetako gunea sortuz.
.
Laburbilduz, proiektu paregabea zen, bai berreskuratu beharreko eremuaren hedaduragatik, bai balio ekologikoagatik, bai egiteko modu aitzindariagatik: enpresa pribatu baten, erakunde kontserbazionista baten eta gizarte zibilaren arteko lankidetza.
Proiektua 2024ko abenduan okertzen hasi zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamentuari proiektuaren helburuak, epeak eta dimentsioa jakinarazi zitzaizkionean. Bilera hartan, bide batez, aipatutako administrazioak hasieratik eragotzi zuen Lurgaia Fundazioaren presentzia.
Hainbat joan-etorriren ondoren, Lurgaia edozein negoziaziotatik aldenduta eta lursail horien kudeaketa Basotik fundazio publikoari lagatzeko etengabeko interesarekin, azken erabakia egurra ekoizten jarraitzea izan da. Ekimena ustez ustiapen “jasangarri” gisa aurkezten bada ere, metodoak kontzeptu horretatik oso urrun daude, eta, bestalde, helburua ondasun publiko baten bidez,s natura-ingurunearen bidez, onura pribatua lortzea da.
AEko basogintza-sektorea geldirik dago, gure lurraldeko sektore gutxi bezala, eta azken 75 urteetan gauza bera egin du: egurra modu intentsiboan ekoitzi, ingurumen-baldintza handiegirik gabe. Hala ere, azken 25 urteotan asko arduratu da bere jarduera apaintzeko hainbat kontzeptu erabiltzen, beraien ahotik etorrita, eduki guztia galtzen duten kontzeptuak: PEFC bidezko baso-ziurtagiria, ingurumen-zerbitzuak, zerbitzu ekosistemikoak, 0 kilometroa, zirkulartasuna edo, burutazioetan azkena, emisioen konpentsazioa. Tresna eta helburu zoragarri horiek guztiak esanahirik gabe geratzen dira gure ondare naturala suntsitzen eta interes ekonomikoen mesedetan, gero eta etorkizun zailagoa kolokan jartzen jarraitzen duen sektore baten eskuetan.
.



Inguruko labore industrialak
.
Baina bereziki mingarria da lurralde horretako administrazio nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundia, natura lehengoratzeaz ezer jakin nahi ez duena izatea. Erakunde hori da, hain zuzen ere, Europako araudiak aplikatzeko eta zuzentzeko eskuduna eta arduraduna, hala nola 2030erako Biodibertsitateari buruzko EBren Estrategia, lurrazalaren % 10 babes hertsian edukitzea planteatzen duena (Gipuzkoan, azalera % 0 da gaur egun), edo EBko Natura Lehengoratzeari buruzko Erregelamendua (2030erako degradatutako ekosistemen azaleraren % 20 leheneratzea aurreikusten duena).
Lurgaia Fundaziotik beti esan izan dugu zuraren eta paperaren ekoizpena beharrezkoak direla, eta are gehiago horretarako baldintza egokiak izanda. Baina ezin da egiten jarraitu duela 75 urte bezala. Baldintza zorrotzagoak ezarri behar ditugu gure ekosistemetan inpaktua txikitzeko. Eta, batez ere, gure natura-ondarea, hau da, basoak berreskuratzeko ere lekua utzi behar dugu.
Zaila da ulertzen GFAk interes pribatuaren alde lan egiteko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren azaleraren % 100ean egurra ekoizteko duten asmoa, biodibertsitatea leheneratzeko aukera guztiak baztertuz eta ingurumena lehengoratzeko Europako politiken erakunde objektore gisa aurkeztuz. Badirudi oraindik ez direla jabetu baso autoktonoek duten garrantziaz, lurzoruaren babesan, klimaren erregulazioan edo gure planetak garai hauetan dituen beharretan. Eta dirudienes, ez zaie axola Euskal Herriaren ondare kulturala eta pasiajistikoa berreskuratzea.
.
Lurgaia Fundazioak, mota honetako edozein administrazioren oposizioaren gainetik, benetako ondasun komun baten alde lanean jarraituko du.