Igande landaketa Mallabian

Igandean ere Mallabira goaz.

Gerea auzoan, lursail bat lantzen ari gara, zaintza-akordioarekin, eta baso-malda ederra bihurtuko dugu, haritzez, gorostiz, urkiaz, ereinotzez eta abarrez landatuz.

Greenpeace erakundeari lagunduko diogu zuhaitzak landatzen basoak berreskuratzeko eta, horrela, jaso duten dohaintza eskuzabala betetzeko. Hori ideia zoragarria!

Apunta zaitez eta Mallabin ikusiko gara.

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

Trabakua Beheko jatetxearen aparkalekuan geratuko gara, Mallabian.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

—Laguntzaileak —