Ibilaldia UNDABASOtik

Badirudi atzo izan zela, baina 16 urte dira Undabasora iritsi ginela. Proiektu txiki batekin hasi ginen, eta begira noraino iritsi garen.

Proiektu honen historia ezagutu nahi duzu? Txokorik ederrenak ezagutu nahi dituzu eta haien eboluzioa ikusi Berreskuratzen ari diren lursailetatik ibiliko gara, eta segida ekologikoari buruz hitz egingo dugu

Eman izena ibilaldi honetan eta ekarri nahi dituzun galdera guztiak.

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

Muxikako Ibarruriko auzoko Andra Mari elizako Atarian geratuko gara.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

—Laguntzaileak —