Ibilaldi interpretatiboa Undabasotik

Berreskuratze-maila oso ezberdinetan dauden proiektuko eremuak zeharkatuko ditugu. Batzuk landatu berriak, eta beste batzuk basoaren berezko dinamiketan murgilduta.

 

🌳PBidean, Undabaso proiektuaren zati handi bat ikusiko dugu, Urzelai haranera jaitsi eta Undatik gora, Asteira itzultzeko.

 

🗺️ Ibilbide erraza izango da, 5 kilometro ta erdikoa eta 230 metroko desnibelarekin. Memoria eginez eta baso mistoa nola eboluzionatzen ari den (ia gure laguntzarik gabe) egiaztatuz joango gara.

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

9: 30etan elkartuko gara Astei Landaetxeko aparkalekuan, Muxikan.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

— Con la ayuda de —