HAZIEN BILKETA ETA DESEUKALIPTIZAZIOA AMUNATEGIN

Amunategin elkartuko gara, eta bertan, lehendabizi, haziak bilduko ditugu: ezkurrak, gaztainak eta ereinotz-haziak.

Saskia ondo beteta dugunean, lursail berrietara hurbilduko gara. Bertan eukalipto batzuk daude, zuhaitz eta zuhaixka autoktonoak landatzen hasi aurretik kendu beharrekoak.

Denbora soberan badugu, aro paleotropikaleko landare-espezie bat ezkutatzen duen txoko bat ezagutzeko aukera izango dugu. Ikusi nahi duzu?

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

Busturiako Axpe auzoko Andre Maria elizaren elizpean geratuko gara.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

—Finantzatzen du —