
Larunbat honetan haziak biltzeko jardunaldiak Bizkaian eta Gipuzkoan
Haziak biltzea eta ereiteko tailerra UNDABASOn |
Urriaren 21ean UNDABASOn ikusiko dugu elkar. Ezkurrak eta beste hazi batzuk bilduko ditugu datorren urteko gure landaketetarako. Badakizue tokiko hazia besterik ez dugula erabiltzen tokiko barietateak babesteko. Jardunaldiaren amaieran, haziak ereiteko tailer txiki batekin amaituko dugu. Bertan, haziei eta gure ezkurrak modu eraginkorrean ereiteari buruz hitz egingo dugu. Tetrabrick bat ekar dezakezu proba egiteko, etxean oso ondo zaindu eta Undabason pare bat urteren buruan landatzera etor zaitezke. Animatuko zara? BBK Fundazioak gure zaharberritze eta dibulgazio proiektuak finantzatzen laguntzen digu eta goizaren amaieran pintxo batera gonbidatzen gaitu (Ez bazara geratuko, abisatu) ZEHATZAK 🕑 9:30 etan 🚩Muxikako, Ibarruriko Andra Mari elizaren aparkalekuan ikusiko gara. HEMENeta gero oinez urbilduko gara hara. 👕 Praka luzea, mendiko edo baratzako botak. Euria egiten ba du, uretako arropa. 🍏 Eraman ura eta zeozer jateko goizerdian, nahi ba duzu. 📝 EMAN IZENA eta itxaron berrespena. 👌 Apuntatzen ba zara, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. >>Zergatik? |
EMAN IZENA HEMEN |
Urriaren 21ean SORALUZEN ikusiko dugu elkar. Urriaren 21ean, larunbata, hobe baduzue Soraluzera hurbiltzea, haziak bilduko ditugu baita ere han. SORALUZEko BASO BIZIAK ELKARTEArekin joango gara datorren urteko gure landaketetarako aurkituko ditugun ezkurrak eta beste hazi batzuk biltzera. 2023-2024 denboraldi berria abian da eta datozen urteetan ere horrela jarraitzea espero dugu. Horretarako, aurten ere, zuhaitzak hazteko ezkurrak eta haziak bilduko ditugu elkartearen haztegi txikietan, eta, ondoren, mendian landatu ahal izango ditugu. Bestalde, basoko zuhaitzen bizitza-zikloei buruz gehiago ikasteko aukera izango dugu, goiz ederra pasatzen dugun bitartean. Animatu eta parte hartu!!! KUTXA Fundazioak lagunduko digu jarduera antolatzen. ZEHATZAK 🕑 9:30 etan 🚩 Soraluzeko Plaza Barrian geratuko gara HEMENeta oinez urbilduko gara eremura. 👕 Praka luzea, mendiko edo baratzako botak. Euria egiten ba du, uretako arropa. 🍏 Eraman ura eta zeozer jateko goizerdian, nahi ba duzu. 📝 EMAN IZENA eta itxaron berrespena. 👌 Apuntatzen bazara ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. >>Zergatik? |
EMAN IZENA HEMEN |