Flora exotiko inbaditzailea ezabatzeko tailerra

Ziortza-Bolibarko Udalaren eskutik, florako espezie exotiko inbaditzaileak desagerrarazteko tailer bat antolatuko dugu (Cortaderia selloana, Buddleja davidii, Robinia pseudoacacia)

Gainera, ibilbide bat egingo dugu Landadi basoa berreskuratzeko lanen bilakaera ikusteko. Lursail hori baso bihurtzen ari gara, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Udalari ematen dizkion natura-ondarearen laguntzei esker.

 

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

9: 30ean elkartuko gara Simon Bolibar plazan, Ziortza-Bolibarren.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

— Con la ayuda de —