Landaketa denboraldiaren laburpena 2023-2024

BIODIBERTSITATEA berreskuratzeko ahaleginean, 2023-2024ko landaketa denboraldian oso emaitza onak lortu ditugu. Hemen dituzue: Baina, ezer baino lehen: jende, talde, erakunde eta enpresa askok parte hartu du horretan eta eskerrak eman nahi dizkizuegu: Eskerrik asko GUZTION ONERAKO lan egiteagatik! Eta horrela, auzolanean, 23.281 zuhaitz eta zuhaixka landatu ditugu. . . Bertako espezietako zuhaitzak eta zuhaixkak, lurzati…

5.121 zuhaitz berri Urzelai errekaren inguruan

Lurgaia Fundazioa eta Muxikako Udala bertako basoen alde. Boluntariotza Laguntza horrekin, Lurgaia Fundazioak Urzelai errekaren inguruan, Undabason, Ibarrurin (Natura 2000 Sarearen barruan) eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban duen 7 hektareako lurzatia berreskuratzea erabaki du. Ohikoa den bezala, urte luzez industria ekoizpenerako gunea zen, kasu honetan pinuak ekoizteko, eta hemendik aurrera kontserbaziorako bakarrik erabiliko da. Proiektuaren tamaina…

lurgaia

Mundua erdi geldirik dago. Baina gure basoak, ez.

Azken hilabete hauek oso arraroak izaten ari dira baina ez gure basoentzat. Gauza asko gertatzen ari dira, eta guztiak ez dira txarrak. Guk gurearekin jarraitzen dugu eta lan askorekin, gainera. Boluntariotza Lehen bezala elkartu ezin garen arren, boluntariotza-jardunaldiak antolatzen jarraitu dugu, betiere segurtasun-neurriak betez. Ez da erraza maskararekin lan egitea, distantziak mantendu behar ditugu eta…

Urriaren 24ko eta 25eko jardueren KRONIKA

LARUNBATA 24 Lurgaia Fundazioari eta, zehazki, Undabasoko proiektuari buruzko azalpenak eman ondoren, Astei aldera joan ginen, eta bertan taldeka banatu ginen. Batzuk, landare-espezie, intsektu, anfibio, odonato eta abarren habitat izango den putzu bat handitzen eta hobetzen hasi ginen. Horrela, aniztasun ekologikoa sortuko da, eta harreman eta kate trofiko interesgarriak sortu ahal izango dira. Aniztasun ekologikoa…