Espezie exotikoen ezabaketa Amunategin
Kokapena (klikatu hemen ikusteko)
Amunategin landatzen amaitu genuenetik, gauza zoragarriak gertatu dira: segida ekologikoa bere magia egiten ari da eta ingurua ikusgarria dago.
Baina, espero bezala, gauza txar batzuk ere gertatzen jarraitu dute: espezie exotiko inbaditzaileak. Hori dela eta, eukaliptoak gerrikotuko ditugu, urte hauetan berragertzetik hazten joan direnak. Eta crocosmia nekaezinaz arduratuko gara ere. Espezie hau ia ezabatu ezina da, baina ez ba da kontrolatzen, mugarik gabe hazten da.
Geratzen diren eta beharrezkoak ez diren babesgarriak ere kenduko ditugu.
Lan pilo bat, ezta? tortilla pintxo batzuetara gonbidatu beharko zaitugu azkenean. 😋 Ba zatoz?
Jardunaldi hau eta beste asko posible dira BBK Fundazioaren laguntzari esker.
- IRAUPENA. Noiz arte: 13:30, gutxi gorabehera
- IZENA EMATEKO EPEA. 13/06/2024
- ZER ERAMAN: mendiko botak edo baratzekoak eta praka luzea, euria egitekotan, uretako arropa eta aldatzeko zerbait, nahikoa ur, ontzi berrerabilgarrian eta fruta edo jateko zerbait goiz erdirako, Jardunaldia amaitzean aperitibo bat egongo da. Ez ba zara geratuko abisatu izena ematean.
- ZAILTASUNA: Aldapa gogorrak, lokatza, sasiak eta beste oztopo batzuk egon daitezke.
Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?
Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Bat 14 urtetik gorako bakoitzeko.
—Finantzatzen du —