DESEUKALIPTIZAZIOA
Larunbatean, hilak 18, Burgoa parajera joango gara, Bermeora.
Eukaliptozko monolaborantzaz jositako paisaian, biodibertsitateari leku bat emango diogu etorkizunean, lursail horretako eukaliptoak kenduz. Bertatik ikuspegi ederra izango dugu Kantauri itsasora begira.
Joan den neguan hasi ginen australiarrak ez diren 😜 espezieen zuhaitzez betetzen lursail hau, eta datorren neguan gehiago landatuko dugu!
Kokapena (klikatu hemen ikusteko)
Mañu auzoko aparkaleku honetan geratuko gara (begiratu kokapena)
- IRAUPENA. Noiz arte: 13:30, gutxi gorabehera
- IZENA EMATEKO EPEA. 16/07/2026
- ZER ERAMAN: Botas de monte o de huerta y pantalón largo. En caso de lluvia, ropa de agua y algo para cambiarte. Lleva agua suficiente, en envase reutilizable, y fruta o algo para reponer fuerzas a media mañana., Gorra y protección solar, si procede.
- ZAILTASUNA: Puede haber fuertes pendientes, barro, zarzas y otros obstáculos.
Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?
Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.
— Con la ayuda de —