DENBORALIDAREN AZKEN LANDAKETA EGUNA!
Kokapena (klikatu hemen ikusteko)
Landaketa denboraldi bikaina izan da Urritik 21.000 zuhaitz eta zuhaixka inguru landatu ditugu. Eta beste egun batzuk batzen jarraitzen dugu, ahalik eta gehien aprobetxatuz.
Apirilaren 14an ospatuko dugu, igandea, bi espezie enblematiko landatuz: gorostiak eta haginak. Eta Fundazioarentzat enblematikoa den leku batean egingo dugu: Kataskako proiektuan, 2012an berreskuratzen hasi ginen baso txiki batean.
Horrela, egiaztatu ahal izango dugu naturak nola jarraitu duen lanean gure beharrik gabe, oinordetza ekologikoa gauzatuz.
🧀 Eta, ondoren, Lurgaia estiloan ospatuko dugu: tortillaz, gazta goxoz eta bururatzen zaigun ezustekoren batez betetako mahai eder batekin. (Ez bazara geratuko, abisatu izena ematean)
Zatoz ospatzera!
Gure boluntarioen laguntzarik gabe, zuhaitz kopurua askoz txikiagoa izango litzateke. Beraz, ESKERRIK ASKO!
Eta baita ere BBK Fundazioari esker, orain arte emandako laguntzagatik eta etorkizunean emango diguna.
- IRAUPENA. Noiz arte: 14:00, gutxi gorabehera
- IZENA EMATEKO EPEA. 11/04/2024
- ZER ERAMAN: mendiko botak edo baratzekoak eta praka luzea, euria egitekotan, uretako arropa eta aldatzeko zerbait, nahikoa ur, ontzi berrerabilgarrian eta fruta edo jateko zerbait goiz erdirako, Jardunaldia amaitzean aperitibo bat egongo da. Ez ba zara geratuko abisatu izena ematean.
- ZAILTASUNA: Aldapa gogorrak, lokatza, sasiak eta beste oztopo batzuk egon daitezke.
Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?
Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Bat 14 urtetik gorako bakoitzeko.
—Laguntzaileak —