Deba ibaiaren garbiketa Soraluzen.

Larunbatean, hilaren 18an, urtero bezala, plastikoz garbituko dugu Deba ibaiaren ertzak, Soraluzeko Baso Biziak elkartearekin batera.

Soraluzetik igarotzen den ibaiko eremu hortan dagoen zaborra kenduko dugu, eta hondakin horiek ibai-ingurunean eta ekosistemaren osasunean duten eraginari buruz hitz egingo dugu.

Kokapena (klikatu hemen ikusteko)

Soraluzen geratuko gara, Deba ibaiaren zubiaren ondoan, Plaza Berrian.

Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?

Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.

—Con la ayuda de —