5.121 zuhaitz berri Urzelai errekaren inguruan

Lurgaia Fundazioa eta Muxikako Udala bertako basoen alde. Boluntariotza Laguntza horrekin, Lurgaia Fundazioak Urzelai errekaren inguruan, Undabason, Ibarrurin (Natura 2000 Sarearen barruan) eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban duen 7 hektareako lurzatia berreskuratzea erabaki du. Ohikoa den bezala, urte luzez industria ekoizpenerako gunea zen, kasu honetan pinuak ekoizteko, eta hemendik aurrera kontserbaziorako bakarrik erabiliko da. Proiektuaren tamaina…

lurgaia

Mundua erdi geldirik dago. Baina gure basoak, ez.

Azken hilabete hauek oso arraroak izaten ari dira baina ez gure basoentzat. Gauza asko gertatzen ari dira, eta guztiak ez dira txarrak. Guk gurearekin jarraitzen dugu eta lan askorekin, gainera. Boluntariotza Lehen bezala elkartu ezin garen arren, boluntariotza-jardunaldiak antolatzen jarraitu dugu, betiere segurtasun-neurriak betez. Ez da erraza maskararekin lan egitea, distantziak mantendu behar ditugu eta…

Atelehenetan ere, Natura zaintzen

INGURUMEN-BOLUNTARIOTZARAKO DEIALDIA IRAILAK 28 ASTELEHENA Lan-jardunaldi bat antolatzen ari gara hilaren 28rako (astelehena), eta pentsatu dugu agian boluntarioak egongo direla aste barruan denbora dutenak eta gurekin etorri nahi dutenak goiza atsegin bat pasatzeko. Getxoko txilardietara joango gara. Urte asko daramatzagu Udalarekin lanean eremu honetan. Espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzen jarraituko dugu, ekosistema propioaren kontserbazioa errazteko, hau…

Urriaren 24ko eta 25eko jardueren KRONIKA

LARUNBATA 24 Lurgaia Fundazioari eta, zehazki, Undabasoko proiektuari buruzko azalpenak eman ondoren, Astei aldera joan ginen, eta bertan taldeka banatu ginen. Batzuk, landare-espezie, intsektu, anfibio, odonato eta abarren habitat izango den putzu bat handitzen eta hobetzen hasi ginen. Horrela, aniztasun ekologikoa sortuko da, eta harreman eta kate trofiko interesgarriak sortu ahal izango dira. Aniztasun ekologikoa…