Espezie exotikoen ezabaketa Bakion
Kokapena (klikatu hemen ikusteko)
Acacia melanoxylon, edo akazia beltza, jatorriz Australiakoa da, eta mehatxu larria da gure ekosistementzat. Kolonizatzeko ahalmen oldarkor eta azkarra du eta gainerako bertako espezie guztiak baztertzen ditu. Gainera, ur-kontsumitzaile handia da, lurzoruak pobretzen ditu eta, hori gutxi balitz, pirofita da, hau da, sua bere bizi-zikloan sartzen du eta horretaz baliatzen da.
Horregatik, eta Bakioko Udalaren eskutik, jardunaldi bat egingo dugu akazia horren hedapena kontrolatzeko, gure espezie autoktonoek aurrera egin dezaten han, basoak berreskuratzeko martxan daukagun proiektu izugarrian.
Lagundu nahi?
Jardunaldi hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak tokiko erakundeei natura-ondarearen alde lan egiteko ematen dizkien laguntzei esker egin daiteke.
- IRAUPENA. Noiz arte: 13:00, gutxi gorabehera
- IZENA EMATEKO EPEA. 01/11/2024
- ZER ERAMAN: euria egitekotan, uretako arropa eta aldatzeko zerbait
- ZAILTASUNA: Erraza
Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?
Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Bat 14 urtetik gorako bakoitzeko.
—Laguntzaileak —