Azken landaketa Gipuzkoan
Sasoiz kanpo bada ere, Azpeitian egin dugun azken erosketa erakusteko irrikitan gaude: 16 hektareako pinu-landaketa zahar bat, matarrasa gehiagorik ere jasango ez duena.
Lursailak berreskuratze morfologikoko lana behar du, pista asko dituelako, baina, lehenago, han elkartu nahi dugu, urki eta gorosti batzuk landatzeko, etorkizunean moztuko ez den baso honetan.
Kokapena (klikatu hemen ikusteko)
Garmendipe kaleko aparkaleku horretan geratuko gara, eta handik auto gutxitan elkartuko gara lursailera igotzeko.
- IRAUPENA. Noiz arte: 13:30, gutxi gorabehera
- IZENA EMATEKO EPEA. 16/04/2026
- ZER ERAMAN: Botas de monte o de huerta y pantalón largo. En caso de lluvia, ropa de agua y algo para cambiarte. Lleva agua suficiente, en envase reutilizable, y fruta o algo para reponer fuerzas a media mañana.
- ZAILTASUNA: Puede haber fuertes pendientes, barro, zarzas y otros obstáculos.
Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?
Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.
—Con la ayuda de —