INGURUMEN-BOLUNTARIOTZARAKO DEIALDIA
IRAILAK 28 ASTELEHENA
Lan-jardunaldi bat antolatzen ari gara hilaren 28rako (astelehena), eta pentsatu dugu agian boluntarioak egongo direla aste barruan denbora dutenak eta gurekin etorri nahi dutenak goiza atsegin bat pasatzeko.
Getxoko txilardietara joango gara. Urte asko daramatzagu Udalarekin lanean eremu honetan. Espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzen jarraituko dugu, ekosistema propioaren kontserbazioa errazteko, hau da, kostaldeko txilardi atlantikoa.
Jardunaldi hau gure BASOeskola proiektuan inskribatuta geratzen da, gure ingurune naturalaren alde lan boluntarioa eta dibulgaziorako BBK Fundazioarekin.
NAHITAEZKOA, IZENA EMATEA info@lurgaia.org helbidean, aurreko ostirala baino lehen 13: 00ak arte.
BEHARREZKO DATUAK
Bertaratutako zareten guztien izena, abizena eta adina
Jatorrizko udalerria
Mugikorraren zenbaki bat (ezustekoetarako bakarrik)
ASTELEHENA, IRAILAK 28 – 09:30
Azkorriko aparkalekuan (kokapena HEMEN).
BEHARREZKO MATERIALA
DERRIGORREZKO MASKARA
URA. Ekarri etxetik.
JANARIA. Goiz erdian pikatzeko: fruta, edo. Eguerdirako amaituko dugu.
ARROPA eta OINETAKOAK: erosoak. Txapela eta eguzki-babesa edo uretako arropa, eguraldiaren arabera.
ESKULARRUAK eta TRESNAK: gure kontu.
NORK EMAN DEZAKE IZENA
16 urtetik gorakoak bakarrik, osasun-egoera horrek irauten duen bitartean.
Mesedez, izena ematen baduzu, ez falta edo abisatu lehen bait lehen.
GARRANTZITSUA: osasun-agintariek COVID-19a prebenitzeko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira, eta, bereziki, honako hauei buruzkoak: gutxienez bi metroko segurtasun-distantzia mantentzeari buruzkoak, edo, halakorik ezean, babes fisikorako, eskuen higienerako eta arnas etiketarako neurri alternatiboak. (7.2. artikulua, SND/399/2020 Agindua eta SND/414/2020 Agindua)