UNDABASO

BASOA SUSTATZEN JAIOTZEN HANDITZEN

Undabaso, gure proiektu nagusia Urdaibai Biosfera Erreserban

UNESCOk Urdaibaiko Biosfera Erreserba izendatu zuen 1984an.

Paisaia, kultura, turismoa eta, gainera, interes bereziko eremua, kontserbazioaren ikuspegitik.

Hala ere, baso autoktonoen ordez, eremu horretan pinu sail handiak daude, eta gero eta eukalipto gehiago.

LURGAIA Fundazioak lur-zaintzan dituen 200 hektarea baino gehiago kudeatzen ditu erreserban, etorkizuneko basoak lehengoratzeko prozesuan.

Eta Undabaso inguruan dago kokatuta gure etorkizuneko basoa. Han, aldameneko lursailak eskuratu dugu, zatitu gabeko eremu bat sortu ahal izateko, lotutako prozesu ekologikoak garatu ahal izateko.

Horrela, biodibertsitatea berreskuratzen dugu eta espezieei bizitzeko etxe bat ematen diegu. Ez du ezertarako balio espezieak berreskuratzeko ahaleginak egiteak, ez baditugu aurrera egiteko behar dituzten ekosistemak berreskuratzen.

  • Babes Bereziko Zona P.4 (itsasertza eta erreka-ertzak), Urdaibaiko Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planaren arabera.
  • Landaredi potentziala: haltzadi kantauriarra (Habitat Zuzentarauaren lehentasunezko habitata).
  • Mehatxatutako bisoi europarrarentzako interes bereziko eremua.

Basoaren bilakaera

2008-2023

2008az geroztik, basoa, oso gaztea dena oraindik, azaleran eta biodibertsitatean hazten ari da. Lehen urteetan berreskuratutako eremuek itxura naturala eta oparoa dute, eta landare- eta fauna-espezieen hazkundea nabarmena da. Ez dugu gure lanaren fruitua bere osotasunean ikusiko, baina etorkizuneko belaunaldiei utziko diegu. Beraiek izango dira etorkizuneko baso honetaz gozatuko dutenak.

Parte izan nahi duzu?

Gurekin bat egiten duen elkarlaneko emariaren zati handi bat baso horretara doa. Basoa gero eta handiagoa da eta egunetik egunera hazteko aukera berriak dituena.

Helburua: UNDABASO

Lagundu gure basoari hektarea gehiago batzen.

Dohaintza egin

Diru guztia lurrak eta erosketarekin lotutako kudeaketa-gastuak ordaintzeko erabiliko da.

Zatoz ikustera

Gainera, proiektu honetan modu aktiboan parte hartu nahi baduzu, lursailak bisitatzera edo landaketa-jardunaldi batean parte hartzera animatzen zaitugu.

Harpidetu zaitez gure korreo-zerrendara, formulario honetan, eta gure boluntariotzako jardunaldi guztietako eta beste jarduera batzuetako deialdiak bidaliko dizkizugu, nahi duzunean etor zaitezen.

Undabasoko basoari buruz ikasi, gida honetan

bosques22

Baso bat zer den eta zer ez den jakin nahi baduzu, kontsultatu liburuxka hau.

“Pertsona batek zuhaitzak landatzen dituela, nahiz eta ondo jankin ez dela inoiz haien azpian eseriko, bizitzaren esanahia ulertzen hasi da.”

ELTON TRUEBLOOD