2024-2025 denboraldia hastera doa
Kokapena (klikatu hemen ikusteko)
Udazkena oraindik ez da iritsi baina landatzeko irrikan gaude, beraz…
2024-2025eko landaketa denboraldia zabalduta dago!!. Espero dugu gutxienez aurrekoa bezain ona izatea. Barkamen eske hasiko gara. Izan ere, hain gaude beti premiazko gauzei begira, eta gero garrantzitsuak ahaztu egiten ditugu : komunikazioa, hain zuzen ere.
Ez dizugu esan 2024an 16,3 hektarea lursail erosi ditugula Undabason: batez ere, antzinako pinu-laboreak, baina baita landazabala eta harizti eta lizardi heldu pare bat ere.
Erosketa honetarako 95.798,05 euro inbertitu ditugu gure bazkideen kuotetatik etorritakoak eta gure aurrezteko gaitasunatik ere.
Edozein une da ona pertsona zoragarri hauei beren konfiantza eskertzeko: ESKERRIK ASKO! Zuen kuotek hazten jarraitzen laguntzen digute, lursail berriak erosteko erabiltzen baitira. (Bide batez, bazkidea egin nahi ba duzu eta, horrela hazten lagundu, ▶️ HEMEN egin dezakezu)
Eta landatzen lagundu nahi badiguzu, Undabason elkartuko gara. Jardunaldia datorren larunbatean, urriaren 19an, izango da. Ohikoa: zuhaitzak, zuhaixkak, hitzaldi ona eta tortilla pintxoak. , nos vemos en Undabaso.
Gogoz eta ilusioz gainezka.
Ba zatoz?
Denboraldi honetan, beti bezala, BBK Fundazioaren laguntza izaten jarraitzen dugu.
- IRAUPENA. Noiz arte: 13:30, gutxi gorabehera
- IZENA EMATEKO EPEA. 17/10/2024
- ZER ERAMAN: mendiko botak edo baratzekoak eta praka luzea, euria egitekotan, uretako arropa eta aldatzeko zerbait, nahikoa ur, ontzi berrerabilgarrian eta fruta edo jateko zerbait goiz erdirako, Jardunaldia amaitzean aperitibo bat egongo da. Ez ba zara geratuko abisatu izena ematean.
- ZAILTASUNA: Aldapa gogorrak, lokatza, sasiak eta beste oztopo batzuk egon daitezke.
Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?
Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Bat 14 urtetik gorako bakoitzeko.
—Laguntzaileak —