▶️ Landaketa denboralida hastera doa!
Urdaibain hasiko gara landatzen, baina oraingoan Berrekondo bailarara joango gara, Mendatan. Lehen pinu-laborantza intentsiborako erabiltzen ziren lurrak, eta, zure laguntzarekin, baso izugarria bihurtuko duguna.
Lursaila lantzeko erraza da eta aldapa gutxikoa; beraz, aprobetxa dezagun! Ea egun horretan landatutako 500 zuhaitzak gainditzen ditugun edo auskalo askoz gehiago.
? Egin bat erronkarekin!
Lortzen badugu, tortilla pintxoetara gonbidatuko zaitugu amaitzean. Eta bestela, ere! ?
Kokapena (klikatu hemen ikusteko)
Muxikako Ariatza auzoko 1845 autobus geltokiaren ondoko aparkalekuan elkartuko gara. Eta, handik, auto gutxitan antolatuko gara lursailera hurbiltzeko.
- IRAUPENA. Noiz arte: 13:30, gutxi gorabehera
- IZENA EMATEKO EPEA. 06/11/2025
- ZER ERAMAN: Mendiko edo baratzeko botak eta praka luzeak. Euria bada, uretako arropa eta aldatzeko zerbait. Ur nahikoa eraman, ontzi berrerabilgarrian, eta fruta edo zerbait goizerdian indarberritzeko.
- ZAILTASUNA: Aldapa gogorrak, lokatza, sasiak eta beste oztopo batzuk egon daitezke.
Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko! Zergatik?
Lurgaiarekin boluntarioen jardunaldi batean inoiz parte hartu ez baduzu, dokumentu hau beteta eta sinatuta ekarri behar duzu. Formulario bat parte-hartzaile bakoitzeko. Oharra: 14 urtetik beherakoak zure ardurapean joaten dira.
—Laguntzaileak —